XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.1.- ZER DIREN GIZABEHARRAK ETA NOLAKOAK DIREN.

Gizakiak, bere bizitzan zehar, behar asko sentitzen du: jan, lo egin, jantzi, ikasi, etab.; honengatik, nahiz eta beharrak nahiko erlatiboak izan, bizitzeko eta bere burua hobetzeko behar hauek asetzen saiatzen da.

Gizakiak zerbaiten falta sentitzen duenean eta hutsune hori betetzeko nahia adierazten duenean, gizaki honengan beharra sortu dela esan dezakegu.

Hau da, izaki guztiok, nolabait, batzuek besteek baino gehiago edukitzen ditugun gogoak, norberaren beharrak dira.

Gogo hauek inguratzen gaituzten gauzetara jotzea bortxatzen gaituzte, eta gogo hauek betetzea beharrezkoa zaigu.

Honegatik, beharrezkoak iruditzen zaizkigun ondasun eta zerbitzuak lortzeko ahaleginak egingo ditugu.

Gizakiaz gainera, gizartea ere, eta gizartearen azpian dagoen produkzio-modua, burutan eduki behar dugu, beharrizan horiek nolakoak diren eta norainokoak diren moldatzen bait ditu gizarte berak.

Beharrizanak mota desberdinetakoak izan daitezke: Norberak, bakarka sentitzen dituenak; (jakia, jantzia, etxea...).

Behar hauei behar indibidualak deritzegu.

Gizarteak sentitzen dituenak; (hornidura, komunikazioa irakaskuntza,...).

Behar hauei gizabeharrak deritzegu.

Beharrak, bestalde, ondoko eran ere sailka daitezke: Lehen mailako beharrak: elikadura, jantzia, etxea,...

Bigarren mailako beharrak: hezkuntza,...

Guzti honengatik, gizona, bere beharrizanak asetzeko, izaki ekonomiko bat bihurtzen da (kontsumitzaile eta produktugile).

1.2.- EKONOMIA DELA ETA.

1.2.1.- Zer da iharduera ekonomikoa?.